ibaios.eus

⇐ Hasierara

Windswept

⟱ Erosi jokoa

Galduta zaude... baina ez zaude bakarrik! Eta elkarrekin, ez dago geldituko zaituztenik!

Moker ahateak eta Koskol dortokak zure laguntza behar dute etxerako bidea aurkitzeko, ekaitzaldi batean haize-zurrunbilo batek berekin eraman baititu. 1990eko hamarkadako plataforma-jokoen estiloko abentura honetan egiteko eta biltzeko gauza mordoa dituzu zain!

Ohoratu 1990eko hamarkada beste behin!

Ez zaitzala grafikoen xarmak engaina! Etxerako bidea ez da erraza izango!

Windswept maitasun-eskutitz bat da, omenaldi bat elkarlanean oinarritutako plataforma jokoak gorenean zeuden garai bati, berriro saiatzea arau zen aroari, eta jokalariek gida gisa eskuliburu soil bat zuten urte ederrei.

40 maila baino gehiago dituzu arakatzeko, bakoitza bildu beharreko objektu ezkutuekin, bonus erronkekin, eta gainditu beharreko oztopo bereziekin... ez dezatela zure helburua galarazi!

Onartu erronka, saiatu eta deskubritu ezkutuko gaitasunak!

Jokoaren aurreneko mailan ikasiko dituzu abilezia guztiak, hortik aurrera, hauek nola erabili, zure esku dago!

Jokoan pertsonaia liderra txandatzean, ekintza multzo guztiz berria izango duzu eskura, erabiliz hobetzeko — gogoratu bikaintasunak bere denbora behar duela, ez berehalakoan amore eman...

Etxerako bidean aurrera egitea zaila izango da, behin eta berriro saiatu beharko zara helburua lortu arte — baina erronka latz hauek parkeko ibilaldi lasaia iruditzen zaizkien horientzat ere, ezkutuko erronka mordoxka daude bidean zain!

Findu zure abileziak!

Windswepten, ez dago okerreko biderik.

Mokerrek eta Koskolek, biek dituzte abilezia propio bereziak, baina hau ez da nahikoa izango erronka zailenen aurka... Gaitasun hauen nahasketak eramango zaitu garaipenera.

Zeure gaitasunak harrituko zaitu, saiatzen bazara!

Honako hau zure istorioa da...

Etxerako bidaia luzea izango da — bizi unean unekoa. Gero, oroitzapen huts bihurtuko dira!

Amaiera beste hasiera bat baino ez da!

Noraino iritsiko zara?

Noiz amaituko da ibilaldia?

Ez dizugu guk jarriko mugarik, abenturaren haize-boladak eramango zaitu zure helmugara!

Non erosi

PC-rako
Kontsoletarako

Eskuragarri dago Nintendo Switch, PlayStation 4/5 eta XBOX Series X/S kontsoletarako.

Nola instalatu itzulpena

Jokoaren bertsio finala argitaratu denetik, euskarazko itzulpena jokoarekin OFIZIALKI dator instalatuta, beraz ez dago beste ezer egin beharrik.

Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!