Webbed armiarmatxo alai bati buruzko istorioa da. Gure armiarma txikiak bere mutil-laguna txoritzar anker baten atzaparretatik erreskatatzeko abentura izugarria biziko du.
Arakatu basoa eta inguruak, amaraunen laguntzarekin adar batetik bestera zabuka joanez.
Egin beste zomorroen adiskide, lagun itzazu, eta zure abenturan lagunduko zaituzte.
Erreskatatu zure mutil-laguna, eta batez ere, dantza egin!
...eta baita Humble Store dendan ere.
Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.
GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:
bash ./webbed-eu.sh
Instalatzeko argibideak:
Egilea: Sbug Games
Web ofiziala: https://webbed.website/
Game Erauntsiako artikulua: Webbed, armiarma baten larruan jartzen zaituen abentura, orain euskaraz ere bai
Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!