⇐ Hasierara ⛶ Argibideen liburuxka
Esploratu ahaztutako kondairaz, antzinako boterez eta munstro zitalez betetako lurraldea TUNIC ikuspegi isometrikodun akzio-jokoan. Protagonista azeri txiki bat da, abentura erraldoi bat biziko duena. Suntsitutako lurralde batean hondarturik, eta arma nagusitzat zeure jakin-mina duzularik, piztia izugarriei aurre egin beharko diezu, objektu bitxi baina boteretsuak bildu, eta aspaldi ahaztu ziren sekretuak azaleratu.
Frogatu zure ausardia
Kondairek diote lurraldearen bazterren batean altxor eder bat dagoela gordeta. Agian urrezko atearen ostean egongo da? Edo lurrazpi sakonean? Elezahar batzuek laino guztien gainean dagoen jauregiaz hitz egiten dute, eta sekulako indarra daukaten antzinako izakiez. Zer aurkituko duzu bidean?
Osatu liburu sakratua
Zure bidaietan jokoaren argibideen liburuxka osatuko duzu. Orriz orri deskubrituko dituzu mapak, aholkuak, teknika bereziak, eta sekreturik gordeenak. Orri guzti-guztiak biltzen badituzu, baliteke ezusteko onen bat jasotzea saritzat...
Ez etsi, txiki!
Trebatu borroka molde tekniko ezberdinetan. Saihestu, blokeatu, eta kolpatu! Ikasi era guztietako munstroak menderatzeko teknikak, eta aurkitu bidea erraztuko dizuten objektu berriak.
Ez inoiz amore eman, eta adorez egin aurrera, azeritxo!
...eta baita Humble Store, EPIC Store eta Itch.io dendetan ere.
Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.
GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:
bash ./tunic-eu.sh
Instalatzeko argibideak:
Egilea: Andrew Shouldice (ISOMETRICORP Games)
Web ofiziala: https://tunicgame.com/
Game Erauntsiako artikuluak: Tunic-en mundu misteriotsua euskaraz esplora dezakegu orain! / Tunic - Analisia
Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!