Zulo handiak zulatu dira sekretuan, lurreko poroak nahikoa omen zirenean.
Eta gauza batzuek oinez ikasi dute, arrastaka ibili beharko liratekeenean.
Gogoratu gure promesa. ESNATU.
Espazio-ontzi batean esnatu den Replika bat zara. Penrose programaren baitan unibertsoko mundu berrien bila abiatu zinen, misioan bikotekide duzun Gestalt ofizial gizakiarekin. Baina espazio-ontzia, mundu ezezagun baten kontra lurra joa, hutsik dago.
Ontzitik atera eta lurraren sakonera daraman zulo batean barneratuko zara zure adiskidearen bila.
Hortik aurrera: desitxuratutako Replika androideak, amesgaiztoetako munstroak, eta déjà vu sentsazio etengabea.
Survival horror generoko joko klasikoen elementu ugari hartu eta eguneratuta dakartza SIGNALISek: leku mugatuko inbentarioa, puzzle ugari, eta noiz tirokatu eta noiz ihes egin erabaki beharra, esaterako.
Tentsio uneak, 3D grafiko pixelatu zainduak, eta misterioz beteriko istorio bat. Gogoratzen duzu gure promesa?
...eta baita Humble Store dendan ere.
Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.
GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:
bash ./signalis-eu.sh
Instalatzeko argibideak:
Egilea: rose-engine
Web ofiziala: https://rose-engine.org/signalis/
Game Erauntsiako artikulua: Signalis beldurrezko abentura saritua euskaraz jokatzeko itzulpena burutu du Ibai Oihanguren zaleak
Tasio Suduperen partida: erreprodukzio-zerrenda Youtuben
Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!