ibaios.eus

⇐ Hasierara

Pummel Party

⟱ Deskargatu itzulpena

Adiskidetasunak suntsitzen dituen 'party' jokoa!

Pummel Party bakarka — adimen artifizialaren kontra — edo beste jokalari batzuen kontra — online nahiz lokalki — jolasteko 'party' jokoa da. Jokoak bi atal ditu: mahai-jokoa eta minijokoak.

Mahai-jokoan, beste jokalariek baino lehen eskuratu beharko dituzu garaipena lortzeko kopak. Arerioei bidea zailtzeko, objektu aldrebes mordoa erabiliz haien bidea oztopatu beharko duzu.

Mahai-jokoko txanda bakoitzaren amaieran, minijoko batera jolastuz hurrengo txandako ordena erabakiko da. Minijokoan zenbat eta aurrerago gelditu, gainera, sari hobea jasoko duzu.

Mahai-joko gabe zuzenean minijokoetara soilik jolasteko aukera ere badago.

Jokoa guztiz konfiguragarria da: mahai-jokoaren arauak aldatu daitezke, eta, adibidez, erabaki partida irabaziko duela beste jokalariei min gutxien eragiten dienak. Zergatik ez? Zeuk erabakitzen duzu zer den puntuatzen dena!

Gainera, mod-en bidez osatu dezakezu jokoa: beste jokalariek argitaratutako minijokoak eta mahai-jokorako taulak erabil ditzakezu hasieratik datozenekin nahikoa ez baduzu, edo zeure mod-ak sortu mod editore bikaina erabiliz.

Non erosi

Nola instalatu itzulpena

Windows

Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.

⟱ Deskargatu Windowserako instalatzailea azken eguneratzea: 2024/02/09

GNU/Linux + Steam Deck

GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:

  1. Deskargatu ⟱ LINUXERAKO INSTALAZIO SCRIPTA azken eguneratzea: 2024/02/09
  2. Ireki terminala, eta idatzi ondorengo komandoa:
    bash ./pummel-party-eu.sh
  3. Aukeratu gainidatzi beharreko hizkuntza, eta scriptak instalazioa amaitzean, Pummel Party euskaraz izango duzu.

Instalatzeko argibideak:



Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!