Adiskidetasunak suntsitzen dituen 'party' jokoa!
Pummel Party bakarka — adimen artifizialaren kontra — edo beste jokalari batzuen kontra — online nahiz lokalki — jolasteko 'party' jokoa da. Jokoak bi atal ditu: mahai-jokoa eta minijokoak.
Mahai-jokoan, beste jokalariek baino lehen eskuratu beharko dituzu garaipena lortzeko kopak. Arerioei bidea zailtzeko, objektu aldrebes mordoa erabiliz haien bidea oztopatu beharko duzu.
Mahai-jokoko txanda bakoitzaren amaieran, minijoko batera jolastuz hurrengo txandako ordena erabakiko da. Minijokoan zenbat eta aurrerago gelditu, gainera, sari hobea jasoko duzu.
Mahai-joko gabe zuzenean minijokoetara soilik jolasteko aukera ere badago.
Jokoa guztiz konfiguragarria da: mahai-jokoaren arauak aldatu daitezke, eta, adibidez, erabaki partida irabaziko duela beste jokalariei min gutxien eragiten dienak. Zergatik ez? Zeuk erabakitzen duzu zer den puntuatzen dena!
Gainera, mod-en bidez osatu dezakezu jokoa: beste jokalariek argitaratutako minijokoak eta mahai-jokorako taulak erabil ditzakezu hasieratik datozenekin nahikoa ez baduzu, edo zeure mod-ak sortu mod editore bikaina erabiliz.
Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.
GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:
bash ./pummel-party-eu.sh
Instalatzeko argibideak:
Egilea: Rebuilt Games
Web ofiziala: http://rebuiltgames.com/
Game Erauntsiako artikulua: Pummel Party-ko adiskidetasunak suntsitzeko minijoko dibertigarriak euskaratu ditu Ibai Oihangurenek
Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!