ibaios.eus

⇐ Hasierara

Oddworld: New 'n' Tasty

«Hau RuptureFarms da. Esaten dute Oddworldeko haragia prozesatzeko instalazio handiena dela. Hemen lan egiten nuen nik. Tira, egia esanda esklaboa nintzen, beste denak bezala.

Hori naiz ni! Abe deitzen naiz! Urteko langile onena izendatu ninduten. Orain, hiltegirako okela naiz. Munduko ugazaba zitalenari aurka egin nion: Molluck glukkonari.

Nire bizitza osoa aldatu zen egun bakarrean. Uste nuen lan ona neukala, baina hori jakin aurretik izan zen. Zer osagairekin egingo genituen New 'n' Tasty berriak, deskubritzear nintzen.

Glukkonak ikaraturik zeuden, irabaziak gutxitzen ari zirelako. Baina Molluck lasai zegoen, plan bat zeukan. Haragi mota berri bat? Gu ginen!

Ihes egin beharra nuen, askatu beharra neukan, eta oraindik ez nekien patua idatzia neukala. Beraz...
ATERA NAZAZU HEMENDIK!»

Non erosi

"Alf-en ihesa" DLCa ere euskaratuko du instalatzaileak:

Nola instalatu itzulpena

Deskargatu instalatzailea, eta jarraitu instalazioko pausoak. GNU/Linux sistemetan ere badabil instalatzailea, Wine erabiliz gero.

⟱ Deskargatu instalatzailea azken eguneratzea: 2021/11/06