ibaios.eus

← Hasierara

Return of the Obra Dinn

1803. urtea, Ekialdeko Indietarako itsasbidea. Obra Dinn merkantzia-ontzia misteriotsuki desagertu da helburura iritsi gabe.

1807. urtea, Falmouth, Ingalaterra. Ezustean, Obra Dinn-a etxera itzuli da. Guztiz hondaturik, eta barruan inor ez duela. Urte batzuk lehenago portutik ateratako 51 eskifaia-kideei eta 9 bidaiariei zer gertatu zaien... inork ez daki.

Ekialdeko Indietako Konpainia Ohoretsuak idatzi dizu, aseguru-etxeko ikuskatzaile buru zarenez, ontzian zihoazen 60 lagunetako bakoitzari gertaturikoa argitzeko.

Obra Dinn-era bertaratu eta, sakelako erloju berezi bati esker, hildako lagun bakoitzaren heriotza unea ikusi ahalko duzu. Baina une hori soilik. Hortik abiatuz, ontziko lagun bakoitzaren nortasuna eta bere patua ebatzi beharko dituzu. Bizirik dago? Eta hala ez bada, nola eta nork hil zuen?

Eta, batez ere: nola itzuli da ontzia etxera?

Nola instalatu itzulpena

Zoritxarrez, ez dut lortu euskarazko itzulpena behar den moduan gehitzea, beste hizkuntzak bezala. Horren ordez, dagoeneko existitzen den hizkuntza bat ordezkatu behar da. Gaztelania eta frantsesezko itzulpenak ordezkatzeko prestatu ditut itzulpen-fitxategiak. Jokoaren konfiguraziora sartuz gero, ez duzue hizkuntza gisa "Euskara" ikusiko, baizik "Español" edo "Français", baina gainontzeko guztia behar bezala euskaraz agertuko da.

Deskargatu lang-es edo lang-fr fitxategia jarraian datozen estekak erabiliz, eta gorde direktorio honetan (jatorrizko fitxategia ordezkatuz*):

[Return of the Obra Dinn jokoaren direktorioa**]/ObraDinn_Data/StreamingAssets

*: badaezpada ere lehenengo jatorrizko fitxategiaren kopia bat gordetzea gomendatzen da.

**: direktorio hau sistemaren arabera ezberdina izan daiteke. Adibidez, Ubuntun, eta Steam bidez instalatu baduzu jokoa:
/home/[erabiltzailea]/.steam/steam/steamapps/common/ObraDinn

Deskargatu itzulpena (lang-es) (azken eguneratzea: 2021-04-29)

Deskargatu itzulpena (lang-fr) (azken eguneratzea: 2021-04-29)

Jokoari buruz

Egilea: Lucas Pope

Web ofiziala: https://obradinn.com