Kopanito trebetasunean oinarrituriko jokoa da. Honek esan nahi du jokoaren mekanika ikasi beharko duzula denboran zehar (bizitza errealeko futbolean bezala). Zehaztasuna eta erreflexuak landu beharko dituzu jokalari hobea izateko. Zorteak tarte txikia dauka Kopaniton. Jokalari onenak irabazten du, eta ez dago futbolarien estatistikarik zuri laguntzeko. Zeureak dira estatistikak.
Partidan zehar, nohizean behin, supermugimenduak erabiltzeko aukera emango zaizu: superjaurtiketa indartsu bat, atetik baloiak kanporatzeko haizagailua, telegarraioa, baloi-imana,... Ondo erabili, eta zeurea da garaipena!
Deskargatu instalatzailea, eta jarraitu instalazioko pausoak. GNU/Linux sistemetan ere badabil instalatzailea, Wine erabiliz gero.
Egilea: merixstudio
Web ofiziala: https://www.kopanitosoccer.com
Game Erauntsiako artikulua: Kopanito All-Stars Soccer futbol jokoa euskaraz
Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!