ibaios.eus

← Hasierara

INSIDE

Baso erdian azaldu zara. Zu, mutiko bat, norbaitengandik ihesi. Maskara zuridun gizon batzuk zu ehizatu nahian dabiltza, zakur batzuen laguntzaz. Eta askoz gehiago jakin gabe, gertatzen dena ondo ulertzen ez duzula oraindik, korrika zoaz, oztopo guztiak ekidin eta atzetik dituzunak gainetik kentzeko.

Limbo joko ederraren garatzaileek sortutako bigarren bideojoko honetan kolore pixka bat sartu duten arren, berriro ere mundu gris bat daukagu aurrean, eta aurreko jokoaren mekanika antzekoa, baina istorio guztiz berrian.

Nola instalatu itzulpena

Zoritxarrez, ez dut lortu euskarazko itzulpena behar den moduan gehitzea, beste hizkuntzak bezala. Horren ordez, dagoeneko existitzen den hizkuntza bat ordezkatu behar da. Gaztelania eta frantsesezko itzulpenak ordezkatzeko prestatu ditut itzulpen-fitxategiak.

Deskargatu inside-eu-es.exe edo inside-eu-fr.exe instalatzailea INSIDE jokoaren datuen karpetara, eta jarraitu instalazioko pausoak. Datuen karpetaren kokalekua hau da:

[INSIDE jokoaren direktorioa*]/INSIDE_Data/

*: direktorio hau sistemaren arabera ezberdina izan daiteke. Adibidez, Ubuntun, eta Steam bidez instalatu baduzu jokoa:
/home/[erabiltzailea]/.steam/steam/steamapps/common/INSIDE

Deskargatu instalatzailea (gaztelania gainidazteko) (azken eguneratzea: 2021-04-29)

Deskargatu instalatzailea (frantsesa gainidazteko) (azken eguneratzea: 2021-05-26)

Jokoari buruz

Egilea: Playdead

Web ofiziala: https://playdead.com/games/inside/