ibaios.eus

⇐ Hasierara

INSIDE

⟱ Deskargatu itzulpena

Baso erdian azaldu zara. Zu, mutiko bat, norbaitengandik ihesi. Maskara zuridun gizon batzuk zu ehizatu nahian dabiltza, zakur batzuen laguntzaz. Eta askoz gehiago jakin gabe, gertatzen dena ondo ulertzen ez duzula oraindik, korrika zoaz, oztopo guztiak ekidin eta atzetik dituzunak gainetik kentzeko.

Limbo joko ederraren garatzaileek sortutako bigarren bideojoko honetan kolore pixka bat sartu duten arren, berriro ere mundu gris bat daukagu aurrean, eta aurreko jokoaren mekanika antzekoa, baina istorio guztiz berrian.

Non erosi

...eta baita Epic Store, eta Humble Store dendetan ere.

Nola instalatu itzulpena

Windows

Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.

⟱ Windowserako instalatzailea azken eguneratzea: 2026/03/14

GNU/Linux + Steam Deck

GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:

  1. Deskargatu LINUXERAKO INSTALAZIO SCRIPTA azken eguneratzea: 2026/03/14
  2. Ireki terminala, eta idatzi ondorengo komandoa:
    bash ./inside-eu.sh
  3. Aukeratu gainidatzi beharreko hizkuntza, eta scriptak instalazioa amaitzean, INSIDE euskaraz izango duzu.

Instalatzeko argibideak:



Jokoari buruz

Egilea: Playdead

Web ofiziala: https://playdead.com/games/inside/

Game Erauntsiako artikulua: Hyper Light Drifter eta Inside jokoak, orain euskaraz

Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!