ibaios.eus

⇐ Hasierara

Hyper Light Drifter

⟱ Deskargatu itzulpena

Oroitzapen galduak bata bestearen ostean. Lau lurraldeen artean huts egindako saiakera bat, botere bila. Leherketa izugarria eta suntsiketa. Heriotza. Eta zu, azti ibiltaria, odol putzu handi horren erdian, gorpu artean. Atzetik itzal beltz bat daukazula. Gero, titan erraldoien aurkako borroka, eta forma sakratu hura: diamante arrosa.

Eta argibide gisa ezer gutxi gehiago daukazula, lau lurraldeen munduan zehar abentura bat hasiko duzu piztia izugarrien aurka, zure alde duzun bakarra argi-sable bat eta gelditzen zaizun indar apurra delarik. Kutsaturik zaude gaitz hilgarri batekin, eta sendabide bila abiatu zara. Lortuko al duzu itzal beltza garaitzea? Aurkituko al duzu sendabiderik?

Non erosi

...eta baita Epic Store dendan ere.

Nola instalatu itzulpena

Windows

Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.

⟱ Windowserako instalatzailea azken eguneratzea: 2022/10/20

GNU/Linux + Steam Deck

GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:

  1. Deskargatu LINUXERAKO INSTALAZIO SCRIPTA azken eguneratzea: 2026/03/15
  2. Ireki terminala, eta idatzi ondorengo komandoa:
    bash ./hyper-light-drifter-eu.sh
  3. Aukeratu gainidatzi beharreko hizkuntza, eta scriptak instalazioa amaitzean, Hyper Light Drifter euskaraz izango duzu.

Instalatzeko argibideak:



Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!