ibaios.eus

⇐ Hasierara 🕮 HIZTEGIA

Hollow Knight

Itzaltzear den Lur-Aho herriak erresuma zahar bat gordetzen du azpian: Sakrabia. Hainbat zomorro murgildu dira erresumaren harpeen sakonera, ezkutatzen dituen aberastasunak erakarrita... edo loriak... edo sekretu zaharrei erantzuna eman nahiak.

Hollow Knight estilo klasikodun 2D grafiko ederrak dituen akziozko abentura da, mundu erraldoi batean zehar jolastua. Arakatu harpe bihurritsuak, antzinako hiriak eta mortu hilgarriak; borrokatu izaki madarikatuen kontra, eta ezagutu zomorro bitxi mordoa; deszifratu erresumaren muinean gordetzen diren misterio zaharrak.

Non erosi

Nola instalatu itzulpena

Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.

⟱ Deskargatu Windowserako instalatzailea azken eguneratzea: 2023/01/13

GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:

  1. Deskargatu INSTALATZEKO SCRIPTAazken eguneratzea: 2023/01/13
  2. Ireki terminala, eta idatzi ondorengo komandoa:

    bash ./hollow-knight-eu.sh
  3. Aukeratu gainidatzi beharreko hizkuntza, eta scriptak instalazioa amaitzean, Hollow Knight euskaraz izango duzu.

Instalatzeko argibideak:



Jokoari buruz

Egilea: Team Cherry

Web ofiziala: https://www.hollowknight.com/