ibaios.eus

⇐ Hasierara ⽪ Hiztegia ⛶ Mapa

Hollow Knight

⟱ Deskargatu itzulpena

Haragoko eremu basetan zure izena mirespen eta atsekabez dute ahoskatzen,
Ezin baitzituen inork gure arima salbaiak hezi, baina zuk erronka hartu zenuen,
Irakatsi zenigun, eraldatu ginen, zure zaintzapean sen oinarrizkoenak askatu ziren,
Amestu ere gabeko mundu bat opari, zomorro eta piztiei, eman zenien.

- Monomon irakaslearen 'Sakrabiari Elegia'tik

Itzaltzear den Lur-Aho herriak erresuma zahar bat gordetzen du azpian: Sakrabia. Hainbat zomorro murgildu dira erresumaren harpeen sakonera, ezkutatzen dituen aberastasunak erakarrita... edo loriak... edo sekretu zaharrei erantzuna eman nahiak.

Hollow Knight estilo klasikodun 2D grafiko ederrak dituen akziozko abentura da, mundu erraldoi batean zehar jolastua. Arakatu harpe bihurritsuak, antzinako hiriak eta mortu hilgarriak; borrokatu izaki madarikatuen kontra, eta ezagutu zomorro bitxi mordoa; deszifratu erresumaren muinean gordetzen diren misterio zaharrak.

Non erosi

...eta baita Humble Store dendan ere.

Nola instalatu itzulpena

Windows

Windowserako, deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak. Instalatzaileak gaztelania edo frantsesezko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.

⟱ Deskargatu Windowserako instalatzailea azken eguneratzea: 2023/11/28

GNU/Linux + Steam Deck

GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du oraingoz. Jarraitu urrats hauek:

  1. Deskargatu INSTALATZEKO SCRIPTA azken eguneratzea: 2023/11/28
  2. Ireki terminala, eta idatzi ondorengo komandoa:
    bash ./hollow-knight-eu.sh
  3. Aukeratu gainidatzi beharreko hizkuntza, eta scriptak instalazioa amaitzean, Hollow Knight euskaraz izango duzu.

Instalatzeko argibideak:



Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!