ibaios.eus

⇐ Hasierara

Anodyne

Agur t'erdi, Young! Ni Sage naiz, herrixkako agurea. Hona deitu zaitugu Lurralde osoan zehar Iluntasuna hedatu delako. Iluntasuna Elorri legendarioaren bila dabil, bere boterea gaizkia egiteko erabiltzeko. Hark baino lehen aurkitu behar duzu. Elorria babestu behar duzu.

Zeldaren estiloko abentura joko klasiko honetan, Young izeneko pertsonaiaren subkontzientean barneratu beharko zara, eremu surrealista eta beldurgarrietan zehar, bere pentsamenduetan sakonduz. Hitz egin pertsonaia bizarroekin, eta atera bizirik Game Boyko jokoen itxurako ziegetatik. 16 bit-eko garaia gogorarazten duen estilo bisualak eta musika malenkoniatsuak abentura zoragarri bat biziaraziko dizu.

Non erosi

PC-rako

...eta baita Itch.io eta Humble Store dendetan ere.

Nola instalatu itzulpena

Birmasterizatzearen 1.1 bertsiotik aurrera, euskarazko itzulpena jokoarekin OFIZIALKI dator instalatuta, beraz ez dago beste ezer egin beharrik. Kontsoletako bertsioak 2024ko apirilean eguneratuko dira, eta euskarazko itzulpena izango dute.

Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!